Perretxiko-sasoia hasi da, eta Zizegorri Zamudioko mikologia elkarteak zerbitzua ipini du martxan, herritarrei perretxikoak identifikatzen eta zalantzak argitzen laguntzeko. Jakinarazi dutenez, udazkeneko astelehen guztietan, 20:00etatik aurrera, izango dira Kultur Etxean duten egoitzan, bigarren solairuan. Nahi duenak hara eraman ahal ditu batutako aleak.