Trafiko-izapide batzuk udaletxean egin ahalko dituzte zamudioztarrek

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 14a, 11:04

Zamudioko Udalak gizarte-sareetan jakinarazi duenez, informazioa trukatzeko eta administrazio-lanetan elkarri laguntzeko akordioa sinatu du Trafiko Zuzendaritza Nagusiarekin. Akordioari esker, ibilgailuaren helbide fiskala aldatu behar duten zamudioztarrek udaletxean bertan aldatu ahal izango dute, Bilboko Trafikoko egoitzara joan behar barik. Izapidea beharrezkoa da jabearen helbidea edo errolda aldatzen denean.

Bestalde, azaldu duten moduan, Trafiko Zuzendaritzaren onlineko zerbitzuaren bidez, erabiltzaileak zuzenean jakinarazi ahalko du beste udalerri batera bizitzera joan den eta udalerri horretan trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzen hasi. Cl@ve edo ziurtagiri elektronikoarekin autentifikatuz gero, aldaketa automatikoki eta unean bertan egin daiteke Trafiko Erregistroan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).