Barriora joango da Zizegorri perretxikotara

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 16a, 12:32

Zizegorri Zamudioko mikologia elkarteak zabaldu duenez, urriaren 26an Barriora (Araba) joango dira perretxikotara. Autoz joango dira, eta hitzordua 07:45ean ipini dute Kolitxa aparkalekuan. Perretxikotan ibiltzeaz gainera, bazkaria egingo dute eta batutako aleak sailkatuko dituzte. Irteerak 15 euro balio du, eta prezioaren barne daude bidaia eta bazkaria; doako irteera izango da umeentzat. Izena emateko, whatsappa bidali behar da 658 746 537 telefono-zenbakira.