Gau Beltzaren mozorro-lehiaketan izena emateko epea zabalik Zamudion

Aikor aldizkaria 2024ko urr. 18a, 11:02

Azken urteotan moduan, Zamudioko Udalak Gaur Beltza, Arimen Gaua antolatu du urriaren 31rako. Ekitaldien artean mozorro-lehiaketa egongo da, eta adin guztietako zamudioztarrek banaka edo taldeka parte hartu ahalko dute bertan. Izena ematea urriaren 27ra arte egin daiteke udaletxean, Ludotekan edo Gaztestazioan.

Guztira lau kategoria egongo dira: bost urtera arte (2019an jaiotakoak), 6-11 urte (213-2018 jaiotakoak), 12-17 urte (2006-2012) eta 18 urtetik gorakoak (2026. urtera arte). Kategoria bakoitzeko hiru sari emango dira: 80 euro, 60 euro eta 40 euro. Gainerako parte-hartzaileek sorpresa bana jasoko dute. Gau Beltza 19:00etan hasiko da Kantareluxek girotuta. Mozorro-lehiaketa eta -desfilea 19:30ean izango da, eta 20:30etik aurrera izango dira dj-a, txokolatea eta bizkotxoa.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).