Herriko kiroldegian atondutako agertokian batu ziren hurrengo hauek: Iñigo Etxezarreta (ETS), Francis Diez (Doctor Deseo), Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri), Asier Gozategi eta Iñigo Goikoetxea (Gozategi), Gorka Sarriegi eta Urbil Artola (Sorotan Bele), Roberto Moso (Zarama), Amaia Oreja, Kris Solano eta Maixa Lizarribar (Amak), Eneritz Gorritxategi eta Edurtzeta Ania (Haize Arrosa), Juantxu Urkiaga (Jokaldi), Eider Saez, Mikel Markez, Etxahun Lekue eta Kukai dantza-konpainia. Bakoitzak bere taldearen kantarik ezagun pare bat abestu zuen, eta musikarien arteko kolaborazioak ere izan ziren. Ikuskizuna biribiltzeko, musikari guztiak agertokian batu ziren, Guk euskaraz, zuk zergatik ez? abestia elkarrekin kantatzera. Antolatzaileak poz-pozik azaldu ziren ikuskizunarekin, eta kontatu dutenez, zorion-mezu asko jaso dituzte.