2024ko Txorierriko Enpleguko Eskualdearen baitan, Zamudioko Udalak herri-lanetako peoi bat eta bi administrari-laguntzaile kontratatuko ditu. Hiru kasuetan, 12 hilabeteko kontratua egingo da, eta aurreikuspenaren arabera, abenduan hasiko dira lanean. Izena ematea azaroaren 17ra arte egin daiteke Lanbideren webgunean. Hautaketa-prozesuan parte hartu ahal izateko, Lanbiden izena emanda egon behar da, eta Zamudion bizi. Bestalde, Zamudioko Udalak, enplegua sustatzeko planaren harira, iaz kontratatutakoek ezin dute aurtengo deialdian parte hartu.