Esan moduan, Oxabiren kontzertua zapatuan, azaroak 2, izango da, eta egun horretan ere Txokolate, Gozoki eta Artisautza Azoka egingo da. Postuez gainera, egun osoan hainbat ekitaldi izango dira Zamudion, hala nola limusin arrazako abelgorrien txapelketa, artisau-garagardoa dastatzea, indabak eta txerrikia eta limusin-sukalkia dastatzea eta idi-probak. Domekan, azaroak 3, Zamudioko Azoka izango da, eta bertan baserriko produkturik onenak ikusi eta erosteko aukera egongo da. Horrezaz gainera, egun horretan limusin arrazako abelgorrien txapelketak jarraituko du; gazta eta txakolina dastatuko dira; omenezko plakak banatuko dira emakume ekoizleen artean; nekazaritza-lehiaketako sariak banatuko dira; eta gizon-probak egongo dira.