Zamudion ere produktuak biltzeko kanpaina abiatu da, Valentziara bidaltzeko

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 5a, 13:31

Solidaritate-olatuak jarraitzen du Txorierrin, izan ere, Zamudion ere produktuak biltzeko kanpaina martxan ipini du hango udalak, valentziarrei laguntzeko. Kanpaina atzo hasi zen, eta eguenera arte iraungo du. Produktuak gaur eta bihar, azaroak 5 eta 6, Adintsuen Etxean batuko dira 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta eguenean, azaroak 7, 11:00etatik 13:00etara. Adierazitakoaren arabera, Smurfit Westrock enpresak kamioi bat utzi du dohaintzak Valentziara eramateko.