Asteburuan, San Martin jaiak ospatu dituzte Zamudion, eta pregoia Lagatzu euskara elkarteak bota zuen barikuan. Lagatzu ospakizunetan dabil aurten, 25 urte bete baitira elkartea sortu zela. Azaldu zuenez, Zamudion euskararen ezagutza-maila oso altua den arren, “hau maratoi bat da, eta guztia osatzeko korrikalari asko behar dira, indarra behar da. Hemen gagozenok maratoi erdia baino gehiago egin dogu eta karrera osoa betetzeko erreleboa, laguntza, odol barria behar dogu”. Bertsoa ere bota zuten, hona hemen zatitxo bat: “Herririk euskaldunena ez da izango beharbada / baina Lagatzuri esker da / erdaldunago ez bada”.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).