Boxeo-emanaldian Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako emakume boxealariek ez ezik, Kantabriako eta Errioxako emakume boxeolariek ere hartuko dute parte. Esan moduan, bederatzi borrokaldi izango dira, hurrengo hauek hain zuzen: Chiara Ferrari vs Adriana Rodriguez; Miren Delgado vs Natalia Ruiz; Irati Aranzabe vs Adriana Olaso; Aitana Ortigosa vs Maria Dominguez; Haizea Atiega vs Xena Barbudo; Nayara Nuñez vs Noa Miguela; Alazne Gutierrez vs Naia Diez; Naia Garabaya vs Leire Diaz; eta Ilham Boukhris vs Teresa Molina. Orotara 12 klub edo talde izango dira: Bizkaiko Bilboboxing, Buffalo, Zamudio Box, Team Rivero, Club Contact eta Bunker; Gipuzkoako Resiliensboxing; Arabako EAB eta Euskobox; Errioxako Titobox eta Barru Box; eta Kantabriako Dani Rasilla.