Matxismo-zaparradetatik babestu ziren Zamudion

Aikor aldizkaria 2024ko aza. 26a, 13:41

a: Zapata Gorriak

Atzo, azaroak 25, milaka lagun atera ziren Euskal Herriko kaleetara indarkeria matxisten kontrako aldarrikapena egitera. “Ez bazara konponbidea, arazoa zara” lelopean, mugimendu feministak gizonen erantzukizunean ipini zuen azpimarra. Txorierriko kaleak ere aldarrikapenez betez ziren, eta ekintzak eta elkarretaratzeak egon ziren herrietan. Zamudion, esaterako, euritako moreak zabaldu zituzten eta performancea egin zuten, “matxismo-zaparradetatik babesteko”. Zapata Gorriak elkarte feministak, Lagunandre elkarteak eta Anpuluek neska gazteen elkarteak antolatutako ekintza izan zen.