Gizarte-sareen bidez jakinarazi dutenez, helburua da “herritarrei premiazko eta interes orokorreko albisteen berri ematea, azkar eta erraz, gailu mugikorretan”. Horrela, bertan zabalduko dira, besteak beste, larrialdiei, abisu garrantzitsuei eta udal-zerbitzuen aldaketei lotutako mezuak. “Informazioa bizilagun guztiengana arin eta bitartekaririk gabe iritsiko dela bermatu nahi da”. Kanalean alta egiteko, esteka honetan egin behar da klik, jarraitzeko botoia sakatu eta jakinarazpenak aktibatu.