Abenduaren 19an, Chicago musikala izango da Bilboko Arriaga Antzokian, eta Zamudioko Udalak hara joateko irteera antolatu du. Autobusa 18:30ean irtengo da Txorierri etorbidetik, eta 22:30ean itzuliko da. Zamudion erroldatuentzako jarduera da, eta izena ematea abenduaren 13ra arte egin daiteke udaletxean edo www.zamudio.eus webgunearen bidez. Irteerak 25 euro balio ditu, baina prezioa 20 eurokoa izango da diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dutenentzat eta guraso bakarreko familientzat.
Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?
WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.
Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.
Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).