Egunaren azken eguzki-izpiak sigi-saga islatzen dira itsasoan, desagertu baino lehen. Momentu horretan hain zuzen oinarritu dira Leire eta Alaitz, Bitxik Kool osatzen duten bi lagunak, ondoko argazkian dauden belarritakoak sortzeko. “Pigmentatutako erretxinaz eginda daude, eta dirdirak eta krakeladura- efektua mika-hautsen bitartez lortzen dira. Ondoren, aleak konbinatzen dira, eta belarrietan ipintzeko bernoak itsasten zaizkie”.
Apaingarriak egiten dituen lagunen arteko marka txikia da Bitxik Kool. Leire eta Alaitz ibiltzen dira azokaz azoka euren artelanak plazaratzen, baina ez dute aipatu gabe utzi nahi inguruan duten laguntza-sarea, “azoketara joateko edo modelo-lana egiteko, proiektua bera aberasten duena”.
Leire eta Alaitz