Matxismoak hildako emakumeei omenaldia Zamudion

Aikor aldizkaria 2025ko urt. 20a, 13:10

Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak antolatuta, eguenean, urtarrilak 23, omenaldia egingo diete matxismoak 2024an hildako emakumeei. Ekitaldia 19:00etan izango da Leizaola plazan, indarkeria matxistaren kontrako beira-arasaren aurrean. Datu ofizialen arabera, iaz 47 emakume hil zituzten bikotekideek edo bikotekide ohiek Espainiako Estatuan. Euskal Herrian, bestalde, hiru emakume hil zituzten.