Zamudioko Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, herrian erroldatutakoek bi udal-laguntza eskatu ahalko dituzte otsailaren 28ra arte. Alde batetik, txiki-txekea, haur jaioberriak edo seme-alabatzat hartutako umeak dituzten familientzako programa dena; eta bestetik, laguntza soziosanitariak, gizarte- edo osasun-egoera ahulean dauden pertsonei laguntzeko programa dena. Eskaerak egoitza elektronikoan edo udaletxean bertan aurkeztu daitezke: astelehenetan, martitzenetan, eguenetan eta barikuetan, 08:30etik 13:30era; eta eguaztenetan, 8:30etik 11:30era eta 16:00etatik 17:45era.