Benidormera bidaia Zamudion

Aikor aldizkaria 2025ko ots. 14a, 13:23

Ohi bezala, Zamudioko Udalak Benidormera joateko bidaia antolatu du herriko pentsiodunentzat eta erretiratuentzat. Bidaia apirilaren 28tik maiatzaren 12ra izango da, eta izen-ematea martxoaren 4tik 14ra egin beharko da udal bulegoetan.

Adierazitakoaren arabera, pentsioen ziurtagiria eskatuko da, edo errenta-aitorpenean adierazitako lanaren etekinak hartuko dira kontuan. Tarifa murriztuaren onuradunak izango dira 14.940 eurotik beherako pentsioa edo lan-etekinak dituztenak, eta errenta-aitorpena batera egiten bada, zenbatekoa erdibituko da. Bestalde, martxoaren 25ean, 17:00etan, bilera egingo da Zamudiotorren bidaiarien eta enpresa esleipendunaren artean.