Hainbat teknika sakontzeaz gainera, parte-hartzaileek esperientziak partekatzeko aukera izan zuten, eta giro onean elkarrengandik ikasi. Era berean, izen handiko irakasleak egon izanak eta estilo-sorta zabala landu izanak aberastu zuten parte-hartzaileen esperientzia. “Ekintza-mota hauek OEKKAMek eta gure komunitateak arte martzialak zabaltzeko eta sustatzeko duten konpromisoaren isla dira, eta parte-hartzaileen arteko harremanak estutzen dituzte. Bestalde, kideak esparru pertsonalean zein teknikoan haztea ahalbideratzen dute”. Azkenik, azpimarratzekoa da ekitaldian, eta Cristina Álvarezen eskutik – Maisu Handia eta hiru aldiz munduko txapelduna–, Derioko Luis Vázquez maisuak 5. Dan lortu zuela.