Zamudioko Udalak Aste Santuko kanpamenduak antolatu ditu hiru urtetik bost urtera bitarteko umeentzat (Pazkoleku, ludotekan) eta 6 urtetik 12 urtera bitarteko gaztetxoentzat (Multikirola, kiroldegian). Ekintzak apirilaren 14tik 16ra eta apirilaren 22tik 25era egingo dira, 09:00etatik 14:00etara, eta izena ematea apirilaren 5era arte egin daiteke. Lehenengo asteak 15 euro balio ditu, eta bigarrenak, 20 euro. Nolanahi ere, prezio murriztuak egongo dira guraso bakarreko familia, familia ugari eta gizarte-laguntza jasotzen duten familientzat: 10 euro lehen astea, eta 15 euro bigarrena.