Sexu-indarkeriari aurrea hartzeko ikastaroa antolatu dute Zamudion

Aikor aldizkaria 2025ko mar. 28a, 13:46

Zamudioko Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi duenez, “Indarkeria sexualaren aurkako kita” onlineko ikastaroa eskainiko du herritar guztientzat, “sexu indarkeriaren seinaleak identifikatzen ikasteko eta adingabeak babesteko jarduteko”. Ikastaroa hurrengo hauen eskutik eskainiko da: Emargi Gizarte Proiektua, Perretxikoak Ikasleen Guraso Elkartea eta Zapata Gorriak talde feminista.

Esan moduan, ikastaroa online izango da, apirilaren 29tik ekainaren 2ra arte, eta saioak martitzenetan egingo dira, 18:00etatik 20:00etara. Guztira 50 ordu eta bost aste iraungo du ikastaroak. Izena ematea apirilaren 3tik 25era arte egin daiteke hemen. Beste alde batetik, apirilaren 3an, 19:00etan, bilera informatiboa egingo da Zamudiotorren, ikastaroa jendaurrean aurkezteko.