Argitalpenean adierazi duten moduan, “edukiontziak berriro diseinatzeak erantzuna ematen die herritarrek antzemandako zailtasunei”. Horrela, bada, “antzeman da gaur egungo edukiontziek, bereziki frakzio hondarra, organikoa eta papera eta kartoia biltzeko edukiontziek, arazoak dituztela, hala nola pedalik ez izatea eta tapa zabaltzea zaila izatea”. Arazoa konpontzeko, udalak azterketa lizitatu du, “enpresa batek, B+G departamentuaren bidez, gaur egungo edukiontziak eta oztopo mekanikoak aztertzeko eta prototipo ergonomikoak eta seguruak diseinatzeko”.
Beste alde batetik, azaldu dutenez, sortzen diren hondakinen arabera ordaintzearen helburua da zarama-tasa eta etxe bakoitzean sortzen diren hondakinen kopurua lortzea. “Eredu horren xedeak dira hondakin gutxiago sortzea sustatzea eta hondakinak hobeto bereiztea bultzatzea”.