Kontatu digunez, SD Zamudio lehia estuan ibili da Zalla eta Getxo futbol-taldeekin, eta joan den astean liderrak izan ziren sailkapenean. “Orain «taldea egitea» tokatzen da datorren urteari begira, ea talde sendoa eta lehiakorra osatzen dugun eta estutasun handirik pasatzen ez dugun”. Hala ere, lehenengo eta behin, garaipena ospatuko dute Pazko jaietan, festa-giroan harrera egingo baitiete udaletxean. Ekitaldian Iñaki Gomez Mardonesek, Bizkaiko Futbol Federazioaren presidenteak, hartuko du parte.