Mundua edertzen ibili da Bertoko

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 3a, 13:21

Mundua edertzen” egitasmoaren baitan, Zamudioko Bertoko elkartearen musikari gazteak Lapurdiko Makea herriko gazteekin batera landu dituzte kantak, erritmoak eta koreografiak. Egitasmoa Makea herrian sortu zen, eta harrezkero ikastaroak egin dira Iruñean, Ligin (Zuberoa) eta Baigorrin (Behenafarroa). Aurten Bizkaira zabaldu da egitasmoa, Zamudiora hain zuzen.

Bertokoko gaztetxoek lau lan-saio egin dituzte Makeako gazteekin elkartu baino lehen, eta maiatzaren 24ko eta 25eko asteburuan elkarrekin izan ziren Zamudion. Lan-saioak egiteaz gainera, emanaldi irekia egin zuten Zamudiotorren. Gainera, asteburuan aukera izan zuten harremanak sortzeko, euskara sendotzeko eta euskal kulturaren zabaltasuna ezagutzeko.