San Tomas jaiak ospatuko dituzte Zamudion

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 11a, 12:40

Barikuan hasita eta astelehenera arte, ekainak 13-16, San Tomas ospatuko dute Zamudion. Ohi moduan, jai-batzordeak herritar guztientzako ekintzak antolatu ditu, hala nola musika-saioak, txapelketak, erromeria eta umeentzako jolasak.

Ekainak 13, barikua

19:00 Txupinazoa.

20:00 Idi-probak.

21:30 Erromeria, Kantarelux taldearen eskutik.

22:00 Sardina-, solomo- eta hirugihar-jana.

00:00 Kontzertua: Broken Izotz.

 

Ekainak 14, zapatua

14:00 Bazkaria.

16:30 XXXIV. Mus Arina Txapelketa.

18:00 Umeentzako jolasak.

18:00 Tortilla Txapelketa: umeak eta nagusiak.

21:00 Tortillak aurkeztea.

21:00 Taberna Ibiltaria.

22:00 Tortilla txapelketaren sariak banatzea.

00:00 Dj Bene.

 

Ekainak 15, domeka

09:00 Zamudioko bost ermitetatik XXIX. Ibilbidea.

11:00 Bertokoko musikariak.

11:00 Paella eta Sukalki Lehiaketak.

13:00 Meza.

14:00 Paellak eta sukalkiak aurkeztea.

18:00 Euskal dantzak, Hiru Bat dantza-taldearen eskutik.

19:00 Paella eta sukalki txapelketen sariak banatzea.

19:30 Gazta harrapatzea.

 

Ekainak 16, astelehena

12:00 Meza, auzoko defuntuen oroimenez.