Txorierriko etorbidea denboraldi batez itxiko da trafikorako Zamudion

Aikor aldizkaria 2025ko eka. 16a, 12:04

a: Google maps

Zamudioko Udalak jakinarazi duenez, sare orokorreko bi ur-hoditeria lekuz derrigorrean aldatu behar dira, 2. bizitegi-egikaritze unitateko C blokeari dagozkion 16 etxebizitza eraiki ahal izateko. Lekualdatze-lanen ondorioz, Txorierriko etorbidea trafikorako itxiko da elizaren ondoko biribilgunearen eta Urbasa jatetxearen ondoko aparkalekuaren arteko tartean. Lanak ekainaren 23an hasiko dira eta, aurreikuspenaren arabera, bederatzi aste iraungo dute.

Udalak azaldu moduan, ordezko bideak dira industrialdeen arteko bideak: Torrelarragoiti-Ugaldeguren III; eta Carmen Mendiguren Abaunza kalea. Era berean, A2153, A2151 eta A3223 autobus-lineetako behin-behineko geltokiak kokatuko dira Bidekoetxe parkearen eta Truiondo zahar-etxearen artean.