Zamudioko Udalak gizarte-sareen bidez jakinarazi du San Joan bezperako gauerako, ekainak 23, antolatu duen egitaraua. Arratsaldeko 6etan Trikizio taldeak girotutako erromeria hasiko da, eta 19:00etan Lekeitioko Deabruak taldearen ikuskizuna izango da. Sua 19:30ean piztuko da, eta txitxi-burruntzian eskainiko da. Ondoren, erromeriak 21:00ak arte jarraituko du Trikizioaren eskutik. Biltzen den dirua Elikagaien Bankura eta minbiziaren aurkako ikerketa-proiektuetara bideratuko da.