Madalenetera eta Antzar Egunera joateko autobusak eskainiko ditu Zamudioko Udalak

Aikor aldizkaria 2025ko uzt. 2a, 12:36

Elantxobera hurbilduko den autobuserako izena eman daiteke uztailaren 7 eta 11ren artean, eta Lekeitiora doanarako abuztuaren 8tik 22ra.

“Euskal ohiturak parajetik bizi” izenpean autobusak eskainiko ditu Zamudioko Udalak Elantxobeko Madalenetara eta Lekeitioko Antzar Egunera joateko. Izena udal webgunean edo udaletxean eman daiteke, eta erreserbatzeko unean txartelaz 7 euro ordaindu beharko dira bidaia bakoitzerako. 16 urtetik gorako bizilagunentzat bideratzen dira autobus hauek. Halere, adingabeen kasuan aitak, amak edo legezko tutoreak baimena sinatu beharko du udaletxean. Txantiloiak eskuragarri egongo dira bertan eta bere nortasun agiria eta haurrarena erantsi beharko ditu.

Izen-ematea eta ordutegiak
Elantxobeko Madalenetara doan autobusa uztailaren 22an 11:00etan irtengo da eta 23:00etan itzuliko da. Izena eman daiteke uztailaren 7tik 11ra arte, biak barne. Antzar Egunaren kasuan izena emateko epea luzeagoa da, abuztuaren 8tik 22ra arte izango baita. Autobusa irailaren 5ea, 11:00etan, aterako da Zamudiotik eta Lekitiotik bueltatuko da 23:00etan.