Baztandarren Biltzarrarako txangoa antolatzen ari dira Zamudion

Aikor aldizkaria 2025ko uzt. 11a, 11:23

a: Baztan Turismo

Elizondora elizatik irtengo da autobusa uztailaren 20an 8:00etan, bertan egunpasa egin eta itzuli; 55 eserlekutik oraindik batzuk badaude libre.

Uztailaren 20an Txorierriko kuadrilla bat Elizondora joango da Baztandarren Biltzarran egoteko; bertan egunpasa egingo dute eta jaiaz gozatuko dute. Autobus bat antolatu dute, eta  Zamudioko elizatik 8:00etan irtengo da, 55 eserlekutik ia gehienak bete dira, baina oraindik gelditzen dira gutxi batzuk. Prezioa ez dago ezarrita, txangozaleen arabera finkatuko baita.

Baztan Bailaran ospatzen da udaro egun hau, hango biztanleen arteko harremanak eta elkartasuna sustatzeko. Horretarako udalerri bakoitzak Baztango identitatea irudikatzen du karroza batean. Gainera, beratko produktuak eta artisau ekoizpenak erosteko aukera izaten da.