Zamudioko Boxeo Taldeak doako ikastaroak antolatu ditu uztail osorako. Arratsaldez emango ditu 18:00etatik 20:00etara, eta adin eta maila guztietako pertsonei eskaintzen dio. Dena den, mailaren arabera bananduko dira ikasleak, eta talde bakoitzak irakasle bat izango du.
“Kirol zoragarri hau ezagutzen ez duten pertsonen artean ezagutzera ematea” da ekimen honen helburua, boxeo taldeko irakasle Josu Naranjok azaldu duenez. Kopuru zehatza ez egon arren, 30 plaza aurreikusten ditu ikastaro hauentzat, eta momentuz 7 lagunek baino ez dute izena eman.