Ordubeteko auto-pilateka Zamudion kamioi bati mila litro olio jausi ondoren

Aikor aldizkaria 2025ko uzt. 15a, 12:33

9:45etan TransNatur enpresako ibilgailu batek edukiontzi bat bota du ingurua zikinduz; horregatik, bertako langileek garbiketa enpresaz gain larrialdiko zerbitzuei deitu diete garbiketa bizkortzeko eta bidea moz zezaten.

TransNatur enpresako kamioi bati mila litro olio zeramatzan edukiontzia jausi zaio 9:45etan, ingurua zikinduz. Horregatik, bertako langileek enpresa duen garbiketa enpresa deitzeaz gain, larrialdiko zerbitzuei ohartarazi diete. Handik gutxira Zamudioko Udaltzaingoa tokian bertaratu da eta Pinoa Etorbideko birbilgunera sartzeko bide guztiak moztu ditu.

Txorierriko Mankomunitateko langileak ere egon dira bertan garbitzen ahalik eta azkarren bideak berriro ireki ahal izateko.  10:50etan ireki dituzte berriro errepideak, beraz, ia ordubete eta gero.Pinoa Industrialdera gerturatu dira suhiltzaileak ere garbiketa-lanetan laguntzeko.

Kutsadurarik ez
Enpresatik jakinarazten dute ekilore-olioa zela kamioiak zeramana, beraz “ez duela kutsatzen”, baina oso garbiketa zaila ekartzen duela aitortu dute: “Ezbeharrik ez gertatzeko, eta garbitzen laguntzeko udaltzaingoari deitu diogu”.