Zamudioko Udalak 2024-25 ikasketa dirulaguntza deialdia zabaldu du

Aikor aldizkaria 2025ko ira. 5a, 13:58

Zamudioko Udalak 2024-25 ikasturteko ikasketa dirulaguntza deialdia zabaldu berri du, hezkuntzarekin eta ikaskuntzarako sarbide bidezkoarekin duen konpromiso sendoa areagotzeko asmoarekin. 65.000€-ko aurrekontua du Udalak bertako familien artean banatzeko. Zenbatekoak hurrengoak dira:

  • Gradu edo master ofizialak: 600€
  • Doktoretza: 300€
  • Batxilergo, LH eta musika ikasketak: 220€
  • Hizkuntzak eta ikastaroak atzerrian (udakoak barne): 198€

Atzerrian egindako ikasketetarako laguntzen kasuan, hauek bikoiztu daitezke, udakoetan izan ezik.

Eskaera egiteko epea 2025eko urriaren 31ra artekoa da eta eskaera modu presentzialean zein online egin daiteke. Modu presentzialean egitekotan, Udaleko Erregistro Orokorrean egin beharko da eskaera, online egitekotan, berriz, udal webgunearen bitartez.