Zamudioko Udalak Zikloturistaren XXVI. Edizioan parte hartzeko gonbita egin du

Aikor aldizkaria 2025eko irailaren 11

2004ko Zikloturista

Zamudioko Udalak Zikloturistaren XXVI. Edizioan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak. Zikloturista irailaren 20an ospatuko da, 8:30etatik aurrera, Bidekoetxeko parkean. Izena irailaren 18ra arte eman daiteke, udal webgunean. Prezioei dagokienez, tarifa arrunta 5€-koa da, eta murriztua 3€-koa. Tarifa murriztua 18 urtetik beherakoek, pentsiodunek, erretiratuek, langabeek, oinarrizko errenta jasotzen dutenek, familia ugariko kideek eta guraso bakarreko familiek ordainduko dute.

Egitarauari dagokionez, nagusien lasterketa 9:00etan hasiko da. 11:30etan, lasterketaren hasiera burutuko da Posta Bulegoaren inguruan. 14:00etan bazkaria izango da, koadriletan. Eta 17:00etan, diskodantza izango da, hau da, DJ bat animatzaile koreografo batekin batera, besteak beste. Egitarau osoa udal webgunean aurki daiteke.