Puentek uste du López aireportuaren inguruko herritarren bozeramaile bezala aritu zela atzo, horregatik, “argi eta garbi” utzi nahi izan zuen gaueko ordutegietan ez dela aldaketarik egongo. Hala ere, soilik salbuespen bakar bat aipatu zuen ordutegietan aldaketa bat planteatzeko, eta hori transplante-hegaldiak dira, baina horrez gain ez da inongo aldaketarik burutuko.