Bihar da azkenengo eguna Zamudioko aisialdiko begirale ikastaroan izena emateko

Aikor aldizkaria 2025eko urriaren 9a

Zamudioko Udalak doakoa izango den aisialdiko begirale ikastaroa antolatu du, 17 urtetik gorako gazteentzat zuzenduta. Ikastaroa azaroaren 22an hasiko da, eta larunbatetan izango da, goizeko 10:00ak eta arratsaldeko 18:30ak bitartean. 

Honen iraupena 9 asteburukoa izango da Zamudiotorren eta 3 asteburukoa Zugaztietako aterpetxe batean, hau da, 12 asteburu hartuko ditu guztira. Esan bezala, bihar da izena emateko azken eguna, eta hura Udaletxean edo webgunearen bidez egin ahal izango da.