Astelehenean hasiko da Zamudion Adiskidetza Digitala programa. Bertan, parte-hartzaileek mugikorra erabiltzen ikasiko dute, 4 aste iraungo duen ikastaro batean. Doaneko tailer hauek gaztelaniaz izango dira, astelehenetan, goizeko 11:00ak eta 13:00ak bitartean, Zamudio Torrean. Izena 944 268 844 telefonoan edo adiskidetza.digitala@bizkaia.eus helbidean eman ahal izango da.