Zamudioko Udalak deskontu-bonuak kaleratu berri ditu herritarrentzat. Honen bidez, tokiko merkataritza “sustatu” nahi da, eta “Zamudio osoaren onerako izango diren ekonomia zirkularreko dinamikak bultzatzea”. Guztira 3.000 bonu jarri dira eskuragai, eta herritar bakoitzak bi eros ditzake gehienez.
Bonu bakoitzak 15€-ko prezioa izango du, eta honekin 30€-ko erosketa egin ahal izango da. Bonuak udal webgunean, ADI app-aren bidez edo udaletxera joanda erosi ahal izango dira.