Haurrentzako zientzia tailerra zapatuan Zamudion

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 21a, 13:48

Zapatuan, urriaren 25ean, haurrentzako zientzia tailerra izango da Zamudion. Tailer hau goizeko 11:30etan izango da, Zamudioko Udal Liburutegian. Tailer hau 4 urtetik gorako haurrentzat zuzenduta dago, euskaraz. Tailerrak plaza mugatuak ditu, beraz izen ematea derrigorrezkoa da, eta Zamudion erroldatutako haurrei lehentasuna emango zaie. Arropa zikindu daitekeela ohartzen du Udalak, beraz arropa egokia ekartzea gomendatzen du. Informazio gehiago eta izen-emateak Zamudioko Udal Liburutegian.