Arimen gaua Zamudion

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 22a, 12:56

Datorren barikuan, urriaren 31an, Arimen gaua ospatuko da Zamudioko Agirre Lehendakaria Plazan. Eguna 18:00etan hasiko da, Psico Clown taldearekin burututako kalejira batekin. 19:00etatik 19:30etara, animazioa egongo da DJ baten eskutik, eta ondoren, mozorro lehiaketa. 20:30etatik 22:00etara, txokolatada eta animazioa egongo da berriz ere DJ-arekin. Bukatzeko, 21:30etan jai-amaierako sorpresa egongo da.

Mozorro lehiaketa
Mozorro lehiaketari dagokionez, lehiaketa lau kategoriatan banatuko da: 5 urte arte (2020tik aurrera jaiotakoak); 6 eta 11 urte artekoak (2014 eta 2019 artean jaiotakoak); 12 eta 17 urte artekoak (2008 eta 2013 artean jaiotakoak); eta 18 urtetik gorakoak (2007an edo lehenago jaiotakoak). Lehiaketan taldeka edo banaka parte hartu daiteke, hala ere, adin ezberdinetako taldekideak dituen taldea izanez gero, taldekide nagusienaren kategorian sartuko litzateke. Sariei dagokienez, lehen sariak 100€ jasoko ditu, bigarrenak 80€ eta hirugarrenak 50€ kategoria bakoitzean. Gainerakoek sorpresa-sariak jasoko dituzte.

Lehiaketan izena emateko epea zabalik dago, eta hura datorren martitzenean itxiko da, urriaren 28an. Izena Udaletxean, Ludotekan, Gastestazioan eta Liburutegian eman ahal izango da.