Boxeo emanaldia azaroaren 21ean Zamudion

Aikor aldizkaria 2025ko urr. 27a, 13:54

Datorren azaroaren 21ean Zamudion boxeo emanaldia izango da. Emanaldi honen helburua berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren kontra egitea da, azaroaren 25a dela eta (Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko Nazioarteko Eguna).

Guztira zortzi borroka egongo dira, eta bertan arituko dira, besteak beste, Naia Díez eta Ivett Martín, Zamudioko Boxeo Taldeko kideak. Emanaldia Zamudioko Polikiroldegian izango da, eta arratsaldeko 19:30etan hasiko da. Sarrera dohaineko emanaldia izango da.