Bigarren hobekuntza izan da Udalak hiru ispilutxo berri jarri dituela ikuspen gutxiko bidegurutze eta irteeretan, “ikusgarritasuna hobetzeko eta istripuak ekiditeko”. Lan hauek “herritarren ekarpenen eta entzute aktiboaren fruitu” direla dio Udalak, eta auzoen eguneroko bizitza “seguruago eta erosoago bihurtzeko” beste urrats bat direla.