Zamudioko Udalak aldi baterako lan-eskaintza argitaratu du

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 10a

Zamudioko Udala bi administrari laguntzaileren bila dabil. Kontratua aldi baterakoa izango da, jardunaldiaren %100ean, 12 hilabetez. Kontratazio hauek 2025eko abenduaren amaieran egitea aurreikusten dira, eta bertan, langile hauek udal-kudeaketako arloei lagundu beharko diete.

Ezinbestez bete beharreko baldintzak dira: langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa (bai hautagaitza dena delako enplegu-eskaintzara bidaltzen duten momentuan bai kontratua hasteko egunaren biharamunean); Zamudion bizitzea; eta erakunde berak kontratatu ez izana enplegua sustatzeko ekintzetarako laguntzen 2024ko ekitaldiko deialdietan. Proposamenak Lanbideren webgunean edo 945 160 600 (Lan Eskaeraren Alta eta Berritze Dokumentuaren markarekin) telefonoan aurkeztu beharko dira, 162025011773 kodea erabiliz eta epea 2025eko azaroaren 16an, domekan, itxiko da. Zalantzarik izatekotan, Udaleko Enplegu zerbitzura jo daiteke: Egaz Txorierri (Txorierri Etorbidea, 46 13A Sondika), ordutegia 9:00-13:00. Honen telefonoa 944 536 370 da.