Zamudioko Udalak herri-lanetako peoia izateko lan-eskaintza argitaratu du

Aikor aldizkaria 2025eko azaroaren 12a

Zamudioko Udala herri-lanetako peoi baten bila dabil. Kontratua aldi baterakoa izango da, jardunaldiaren %100ean, 12 hilabetez. Kontratazio hau 2025eko abenduaren amaieran egitea aurreikusten da, eta bertan, langile honek udal-espazioak eta -instalazioak mantentzeko arloari lagundu beharko dio.

Ezinbestez bete beharreko baldintzak dira: langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoan izena emanda egotea enplegu-eskatzaile gisa (bai hautagaitza dena delako enplegu-eskaintzara bidaltzen duten momentuan bai kontratua hasteko egunaren biharamunean); Zamudion bizitzea; eta erakunde berak kontratatu ez izana enplegua sustatzeko ekintzetarako laguntzen 2024ko ekitaldiko deialdietan. Proposamenak Lanbideren webgunean edo 945 160 600 (Lan Eskaeraren Alta eta Berritze Dokumentuaren markarekin) telefonoan aurkeztu beharko dira, 162025011764 kodea erabiliz eta epea 2025eko azaroaren 16an, domekan, itxiko da. Zalantzarik izatekotan, Udaleko Enplegu zerbitzura jo daiteke: Egaz Txorierri (Txorierri Etorbidea, 46 13A Sondika), ordutegia 9:00-13:00. Honen telefonoa 944 536 370 da.