Hori dela eta, etorkizun honek ezinegona sortu du gurasoen artean, haiek ez dutelako nahi beste enpresa batek zerbitzu hau kudeatzea. Horretarako, 50 sinadura baino gehiago batu dituzte, eta Parkeari honako proposamenak helarazi dizkiete, bi emakumeen proiektuak jarrai dezan: haurtzaindegiaren kudeaketa-ereduaren aldaketa, obra sozial baten fundazioa, edo, azkenik, gurasoek nahiago duten aukera, espazio hori Zuhaiztiri uztea. Parkeari proposamenen “analisi eta balorazioa” eskatu die, edo beste aukeraren bat, bi emakume hauen proiektuaren jarraitasuna bermatzeko.