"Askoz gehiago egiteko" modukoak
EH Bilduk aurka bozkatu zuen aurrekontuen onarpenean, batez ere uste dutelako aurrekontuek “askoz gehiago egiteko” ematen dutela. “Ez dugu esaten diru-kutxak gaizki dauenik, baina arduraz kudeatu behar dira, aurreikuspen errealarekin eta zementuaren gainetik oinarrizko zerbitzuak lehenetsiz”, adierazi dute.
Izan ere, koaliziotik uste dute aurrekontuaren igoerak ez duela kudeaketa hobea ekarriko, “alde aurreko zorpetzearekin abiatzen delako eta aurreikusitako eta ezinbesteko sailak sartu ez direlako”. Azpimarratu dute “benetako” partaidetza prozesuak ireki behar direla, “zamudioztarrek erabaki ahal izan dezaten guztion dirua zertan eta nola gastatzen den”.