Otsailaren 1ean lehiatuko dute Zamudioko Krosa

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 22a

Beste Bira taldeak eta Zamudioko Udalak elkarlanean antolatu dute Kiki Begoñaren omenezko lasterketa. Izena emateko azken eguna urtarrilaren 31 da, 13:00etan. Esteka honen bidez eman daiteke izena.

Bizkaiko Federakuntzaren Eskolako Kroseko zirkuituaren geralekua izango da Zamudioko Bidekoetxe parke ingurua. 11:00etan emango diete lasterketei. Benjamin mailan 700 metro osatuko dituzte, 11:00etan aterako dira neskak eta 11:10ean mutilak. Alebinek 1,5 kilometro egingo dituzte korrika, 11:20ean neskak irtengo dira eta 11:35ean mutilak. Infantil eta kadete kategorian, 2,1 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, 11:50ean aterako dira neskak eta 12:10ean mutilak.

Zamudioko herri krosak 4 kilometroko ibilbidea dauka eta otsailaren 1ean 12:35ean hasiko da. Parte hartzeko izena eman behar da 5 euroren truke. Gero, 13:10ean erreleboko lasterketa osatuko dute egitarauarekin amaitzeko.