Langile bat larri zauritu da Zamudioko enpresa batean izandako lan istripu batean

Mikel Reina Barros 2026ko urtarrilaren 23a

(Artxiboko irudia)

Gizon bat larri zauritu da bariku goizean Zamudioko Ugaldeguren industrialdeko Loevere enpresan lanean ari zela lan istripu bat izan ostean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lan-istripua 08:30ean gertatu da, eta gizona larri eraman behar izan dute ospitalera. Suhiltzaileak ere bertaratu dira, tona askoko pieza batek langilea harrapatu baitu hanketatik.