Sasimartxo ospatzeko bi martxa antolatu dituzte domekarako

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 6a

Zamudioko Udalak eta Arroeta mendi taldeak domekan, otsailak 8, Sasimartxo ospatzeko bi ibilbide prestatu dituzte. Bi martxak Sabino Arana plazatik aterako dira.

Ibilbide luzeko parte hartzaileak 09:00etan aterako dira eta irteerak hiru orduko iraupena izatea aurreikusten dute. Laburrekoak, berriz, ordu erdi beranduago aterako dira eta iraupen antzekoa izatea espero dute. Mendiko botak, makila eta praka luzeak eramatea gomendatu dute eta gogoratu dute ezin daitekeela umeen karroekin joan.

Indarrak berreskuratzeko, 12:30etik aurrera, taloa (2 euro) eta edaria (1 euro) eskainiko dituzte Arbolantxa kalean edo, eguraldi txarra izanez gero, Agirre Lehendakaria plazan. Tiketak bertan erosi ahalko dira.