Zamudioko Udalak baranda berriak jarri ditu segurtasuna hobetzeko

Mikel Reina Barros 2026ko otsailaren 13a

Zamudioko Udalak baranda berriak jarri ditu udalerriko hainbat puntutan, “oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta espazio publikoen erabilera seguruagoa egiteko”.

“Esku-hartze txiki baina garrantzitsu hauekin, irisgarritasuna eta segurtasuna indartzen jarraitzen dugu, herritarren eguneroko joan-etorriak errazteko. Zamudio seguruago eta irisgarriago bat lortzeko, jarduketa txikiak egiten jarraituko dugu”, azaldu dute.