Domekan, otsailak 22, 08:00etan aterako dira Zamudioko Kolitza aparkalekutik. Bidaia autobusez egingo dute eta egunean zehar hainbat ekimen osatuko dituzte: boilur bila Osmako baso batera joango dira, txakurren boilur bilketaren erakustaldia ikusiko dute edo Varona dorretxea bisitatuko dute. Ondoren, 13:00etarako Arabako boilur beltzaren nazioarteko IX. azoka bisitatuko dute. Azkenik boilurekin egindako menu berezia jateko aukera izango dute 60 euroren truke. 19:00etarako itzuliko dira Zamudiora.