Izena emateko epea eguenean, martxoak 12, amaituko da, www.zamudio.eus webgunean edo udaletxean bertan egin daiteke. 25 euroko prezioa dauka irteerak eta 20 euro gizarte-laguntzak jasotzen dituzten familientzat, familia ugarientzat, guraso bakarreko familientzat, erretiratuentzat, langabeentzat, pentsiodunentzat, eta 18 urtetik beherako adingabeentzat.